Erlezain egun batez



                Erlezaintza aukera ederra da oso antzinako langintza batean murgiltzeko: Gaur egun ere Aramaion eta Gorbea inguruetan bizirik jarraitzen duen langintza da, hain zuzen. Erleek Aramaioko bailara eta Gorbeako inguru guztiak zeharkatzen dituzte. Honelako eztia, hain naturala eta hain leuna, benetako gozagarria da.

Abeja de Aldeko Eztia
Cajas de colmenas de Aldeko Eztia
Apicultor, Aldeko Eztia                Erlauntzaren barneko atalak ikusiz, erlearen munduak liluratuko zaitu. Intsektu txiki hauek duten antolakuntza harrigarria ezagutu ahal izango duzu, beren eginkizunak, ekoizpenak (eztia bezala beste produktu batzuk) … Horrela, ezagutzen ez duzun mundu batekin aurkituko zara.

                Erlezainak gidatuko gaitu erlauntzak ikustera eta ezti-erauzketarako tailerrera: erleak ikusiko ditugu beren abarasketan eta berauei buruzko azalpenak emango dizkigu, eta eztia dastatu ahal izango dugu. 


Experiencia Apicultor por un día en Aldeko Eztia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina